[dotb.eus] Hainbat ekitaldi Durangaldean Euskararen Eguna ospatzeko

Abadiñon, Elorrion, Berriz eta Durangon ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte
Berrizen bertso saio musikatua ospatuko da abenduaren 12,00etan

DURANGALDEA.- Datorren abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen da eta aurten honekin batera Euskaraldiaren amaiera ere izango da. Hau dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herrietan.

Abadiñon adibidez ekitaldiak bihar, abenduak 1, hasiko dira ibilaldi batekin eta euskararen zuhaitzaren landatzearekin goizeko 11,00etan Muntsaratzeko Merenderoan eta 13,00etan Errota Kultur Etxean postal eta argazki erakusketa egongo da sari banaketarekin. Honetaz gain arratsaldeko 18,00etan musika egongo da Zelaietan Orkestra Elektrotxarangarekin. Domekan ere ekitaldiak jarraituko dute arratsaldeko 16,00etan “Bueltaka” familia ikuskizunarkein Errota Kultur Etxean eta 17,30ean Herri Kirolak egongo dira Matienako frontoian, bertan txokolate beroa eskainiko da ikasleen ikasbidaian laguntzeko.

Astelehenean, abenduak 3, Zelaietako ikasleak kantuan eta dantzan arituko dira eta egunean zehar jarduera ezberdinak egingo dituzte. Eta arratsaldeko 18,00etan Abadiñoko Ahotsak proiektua aurkeztuko da herrian, Errota Kultur Etxean.
Abadiñoko nagusien ahotik herriko ahozko ondarea jasotzen du programa honek. Antzinako ohiturak, lanbideak, bizimodua, sinesmenak eta abar dira grabazioetan aipatzen diren gaietako batzuk. Orain 30 urtetik gora hasitako lan honetan 21 herritarrekin egindako elkarrizketak daude jasota.
Lana denon eskura dago orain ahotsak.eus/abadiño plataforman, herria gaur egun zer den hobeto ulertzeko ondarea. Euskararen Eguneko programaren barruan antolatutako aurkezpen honen ondotik Euskaraldiaren amaierako ekitaldia egingo da.

Bestalde, Elorrion, Euskaraldia amaitzeko ekitaldi bi antolatu dituzte.

Domekan, Ebalixu taldearekin elkarlanean III.Herri Korrikaldia egingo dute elorriarrek, “Urratsak euskaraz konpleju barik” lemapean. Lasterketara mozorrotuta eta ahobizi edo belarriprest txaparekin etortzera animatzen dute antolatzaileek. 12:00etan hasiko da 4 kilometroko lasterketa plazan, eta izen-ematea aurretik interneten edo plazan 11:00etatik aurrera egin ahalko da. Aurreko urteetan bezala, giro alai eta umoretsuan ibiliko dira korrikaldian, eta gura duenari mozorrotuta etortzeko deia egiten diogu.
Abenduaren 3an, berriz, Euskaraldia amaitzeko ekitaldia egingo da Ateneoan 19,00etan : elorriarren Euskaraldiko testigantzak batzen dituen bideo bat eta luntxa egongo da. Euskaraldiaren balorazio txiki batekin eta hamaika elorriarrek izan dituzten bizipenen bideo batekin. Abenduaren 4tik aurrerako beroketa izango da egun horretako ekitaldia.
Elorrion 1.476 herritarrek hartu dute hamaika egunez hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa. “1.160 ahobizi eta 316 belarriprest gara, ez dira edozelako zenbakiak! Txapa soinean, astean zehar hainbat bizipen eduki ditugu. Euskaraldia amaitzeko elkartu, ariketa honek sortutako giroa ospatu eta aurrerantzean ere bide beretik jarraitzeko indarrak hartuko ditugu abenduaren 2an eta 3an” azpimarratu dute.

Eta Berrizen abenduaren 2an,  “Ez da kasualitatea” izeneko bertso saio musikatua egongo da Alaia Martin, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Maddalen Arzallus bertsolariekin Berrizko Kultur Etxean eguerdiko 12,00etan.

Bukatzeko Durangon Zabalarra eta Landako eskoletako Guraso Elkarteek lehenengo aldiz Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi bateratu bat antolatu dute Landako Eskolan. Ekitaldia 17,00etan hasiko da eta bertan Eidabe taldearen “Txapela buruan eta dantza buruan” ikuskizun familiarra eta 18,00etan txokolatada bat egongo da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.