Lehenengoa martxoaren 9an burutu zen
DURANGO.- Gaur izango da «Hitzez eta Ahotsez» egitasmoaren bigarren solasadia, 19:00etan Durangoko Bizenta Mogel Udal Bibliotekan.
Kasu honetan irakurriko diren Idazleak eta testuak hauek izango dira:
Xabier Lizardiren «Bultzi -lehiotik»
Karmele Igartuaren «Bidaia 3»
Bernardo Atxagaren «Scott Kapitainaren azken anotazioak»
Eider Rodriguezen «Erle Begiak»
Harkaitz Canoren «Suedia ez da dirudiena»
eta Leire Bilbaoren «Autobusa hartu behar dut»



