[dotb.eus] Igandean ospatuko da Zaldai Mendi Taldeak antolatutako Iurretako X. Mendi Martxa

Izen ematea zabalik dago www.kirolprobak.com web orrian Irailaren 19ra arte
Aurten ere ibilbide luzea eta laburra egiteko aukera egongo da

 

DOT KIROLAK.- Aurten ere Iurretako San Migel jaien atarian, Iurretako X. Mendi Martxa  ospatuko da irailaren 22, igandean. Iurretako Zaldai Mendi taldeak antolatzen duen martxa honek urtetik urtera  aldaketak izan ditu, gaur egungo ibilbide laburra eta luzea azken urteotan egonkortuz Aramotzeko mendilerrotik. Aurten nobedade modura, ibilbide laburrak eta luzeak aldaketak izango dituzte hasierako zatian ibilbidea Neberondotik eta Mugarrako magaletik pasata luzatuz.

Aurtengoa edizio berezia izango da, jada 10 urte pasa baitira Iurreta Mendi Martxarekin batera Zaldai Mendi Taldea sortu zenetik, “eta ospakizun urtea izango da guretzat orain artean alboan izan dugun laguntza osoa eskertuz” azaldu dute Zaldai Mendi Taldeko partaideek.

Hauek izango dira aukeran egongo diren aurtengo 2 ibilbideak:

Laburra: 15km eta +636m-kogainbera positiboa izango du ibilbideak.

Mugarraren magaletik pasatzen den ibilbilbide erraza, sailtasun teknikorik gabekoa, ume zein helduentzako aproposa.

Iurretako plaza – Neberondo – Santa Lutzi – Katazka – Marmolerako bidea – Landaederra – Santa Apolonia – Iurretako plaza

Luzea: 24,6km eta 1600m-ko gainbera positiboa izango du ibilbideak.

Mugarraren magaletik abiatuta, Aramotz mendilerrotik igaroko da tartean Artatzagane (996m) eta Leungane (1006m) mendiak igoaz.

Iurretako plaza – Neberondo – Santa Lutzi – Katazka – Mugarrikolanda – Artatzagane (996m) – Leungane (1006m) – Inungane – Aramotzetik mendi zeharkaldia – Aizkorri (812m) – Marmol –Landaederra – Santa Apolonia – Iurretako plaza

Izen ematea www.kirolprobak.com web orrian egingo da abuztuaren 5etik Irailaren 19 gaueko 23:00ak arte, 10 euro. Soilik 14 urtetik gorakoek eman dezakete izena aurretik. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, martxaren irteera baino ordu bat lehenagotik aurrera, 15 euro.

14 urterartekoek 5 euro ordaindu beharko dute martxa laburra egiteko baina egunean bertan eman beharko dute izena.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.