dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Iheskidek zuzeneko kontzertua emango du bihar #KLAK egitasmoak antolatuta

Gaueko 21:30ean izango da #KLAK! izeneko YouTubeko kanaletik
Oholtza birtualera igoko da Iheskide punk rok taldea. IRUDIA: Beñat Goia

DURANGO.- #KLAK! egitasmoak zuzeneko kontzertua antolatu du zapatu honetarako. Gaueko 21:30etik aurrera Elorrioko Iheskide punk rock taldea oholtza birtualera igoko da gazteen gozamenerako.

Iaz bezala, Berbarok ekainean antolatu nahi zuen jaialdia, baina egoerak hala behartuta bertan behera utzi behar izan dute. Horren alternatiba gisa kontzertua streaming erara eskaintzea erabaki dute, Gazte #KLAK! izeneko YouTubeko kanaletik. «Gazteek hainbat talde proposatu zituzten, Iheskide besteak beste. Erreferentziazko euskal taldea da gazteriarentzat» azaldu dute Berbaroko ordezkariek.

Eskualdeko gazteen artean euskara bultzatzeko asmoz sortu zen #KLAK! 2018an, Berbaro elkartearen ekimenez eta Durangaldeko Amankomunazgoak diruz lagunduta. Ekintza ugari egin dituzte ikasturte bi hauetan, euskaratik eta euskaraz, erronka ezberdinak, asteburupasa, jaialdia, tailerrak, etab. Durango eta Iurretako bost institutuetako ikasleek hartzen dute parte #KLAK!-en.

Hurrengo ekintza, bingo musikatua izango da. Maiatzaren 16an 21:00etan, zuzenean hau ere. Bingo klasikoa baino biziagoa da bingo musikatua, zenbaki bakoitzari abesti bat egokitzen baitzaio. Linea edo bingo kantatzen duenarentzat saria egongo da noski, musikarekin lotura duten sariak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.