[dotb.eus] Irene Loizatek beste garaipen bat lortu du Oñatiko Duatloiaren XXVII. edizioan

Duatleta durangarrak ez zuen izan arazorik froga hau irabazteko
Larunbatean ospatu zen Oñatiko Duatloia

DOT KIROLAK.- Pasadan larunbatean Aloña Mendi K.E. Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta Oñatiko Duatloiaren XXVII. edizioa ospatu zen distantzia motzean (10km – 37km – 5km).

Arratsaldeko 16:00etan, emakumezkoen probari eman zitzaion hasiera, eta espero bezala, Saltokiko durangarrak, Irene Loizatek, burua hartu eta ritmo gogorra ezarriz, lasterketa guztiz erabaki zuen. Lehen atalaren bukaeran (T1), 10kmko oinezko lasterketa osatu ondoren, 3 minutuko alea zeukan Helene Alberdirekiko, eta 6 minututakoa Ioana Osarekiko. Aurretik 37 kmko bizikletan eta beste 5km oinezko lasterketan zuten arren, Irenek ez zuen batere arazorik eduki Oñatiko XXVII edizioa bereganatzeko. Bigarren, bizikletako saioan partzial onena eginez, Helene Alberdi, Yepa Triatloi Klubeko zarauztarra, izan zen, eta horrez gain Euskadiko Txapela lortuz. Hirugarren koxkan, eta Euskadiko txapeldun ordea, Sestao Triatloi Taldeko Beatriz Lalaguna sailkatu zen.

Bestetik, gizonezkoen proban, ANB Triathlon Team Portugaleteko James Michael eta Gonzalo Fuentesek, lehen atalean lortutako errenta ondo baino hobeto aprobetxatu zuten. Helmugan, Britania Handiko James Michael kirolari gaztea izan zen irabazle, bigarren eta Euskadiko Txapeldun, Gonzalo Fuentes, eta hirugarren postuan Javier Goitia gernikarra.
Taldeka, Sestao Triatloi Taldeak emakumezkoetan eta ANB Triathlon Team Portugaletek gizonezkoetan lortu zuten Euskadiko Txapela.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: