dotb Durangaldeko Telebista

dotb.eus | Iribar, Koikili eta Iturregi EHko futbol txapelketen aurkezpenean

Hainbat kirolarien babesa jaso zuen EH Kirolak antolaturiko ekitaldiak
Hainbat kirolarik hartu zuten parte aurkezpenean. Argazkia: dotb.eus
Emakumezkoen VII. Koparen aurkezpena. Argazkia: EH Kirola

DOT KIROLAK.- Durango Plateruena kafe antzokian aurkeztu zuen EH Kirolak gizonezkoen I. Futbol Txapelketa eta VII emakumezkoen kopa.

Arritxu Iribar eta Xabier Usabiaga kazetariek aurkeztu zuten ekitaldia eta bertan izan ziren Aintzane Encinas Realeko kapitaina, Iraia Iturregi Athletic-ekoa eta Anne Mugartza Oiartzungoa, emakumezkoen txapela aurkezten.
Gizonezkoena Mikel Etxarri Euskal Selekzioko entrenatzaileak, Jose Angel iribar entrenatzaile ohiak, Iñaxio Kortabarria Realekeko erreferentea, Koikili Athletic-ekoa eta Gurrutxaga Eibarkoak egin zuten. Josu Sarriegi Alavesekoak eta Patxi irigibel Osasunakoak bertan ez izan arren bere atxikimendua adierazi zuten

 

Honetaz gain hainbat kirolari egon ziren txapelketari babesa ematen eta Euskal Herriko Kirola aldarrikatzen. Iñaki Perurena harrijasotzailea, Kortabarria, Aimar Irigoien, Vilariño  edota Laukizeko sokatira taldeko kideak ere bertan egon ziren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.