Gaur, 20,15ean bideo proiekzioa egongo da frontoian

IURRETA.- Iurreta ETB 1eko ‘Herri txiki infernu handi’ saioaren protagonista bihurtuko da.
Iurretarrekin elkarrizketak egin ondoren gaur, 20,15ean frontoian elkarrizketa horiek ikusteko aukera izango dute iurretarrek.
Horretaz gain saioaren gidatzaileak diren Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren monologoak egongo dira eta Sebastian Lizaso bertsolaria ere bertan izango da.