dotb.eus | Iurreta Herri Kirol taldeak Bizkaiko Herri Kirol Txapelketa irabazi du

Aurten mailaz aldatu dute eta haur mailan hartu du parte Iurretako taldeak
Kortezubin ospatu zen Bizkaiko Herri Kirol Txapelketaren finala

DOT KIROLAK.- Igandean Kortezubin ospatu zen Gaztetxoen Bizkaiko Herri Kirol Txapelketaren finalean Iurreta Herri Kirol kluba izan zen irabazle haur mailan.
Pasadan urtean ere irabazle suertatu ziren baina gaztetxoen mailan eta oraingoan mailaz aldatu du Iurretako taldeak.

Ikasturte honetan Durangon, Zornotzan eta Gernikan izan dira topaketak, finala Kortezubin ospatu zelarik. Iurretakoek guztietan emaitza onak lortu izan dituzte

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *