Nagore Bilbaorekin batera Olarreta bikotea osatzen du
DOT KIROLAK.- Iaz irabazle suertatu zen beste bikote batekin eta aurten finaletaraino heldu da Laukinizeko Nagore Bilbaorekin batera Orozkoko Olgetan bikotearen aurka jolasteko.
Zeanuriko frontoian bukatu zen aurtengo federatuen 2. mailako Bizkaia Cup 2017 txapelketa.
Orozkoko Udane Iturbe eta Naia Ugarrizak lortu zuten garaipena 30-18 irabaziz.
Nahiz eta gutxiren kirola izan benetan espero dugu hurrengo urtean orain arte bezain ondo jarraitzea jokalari gazte hauek.