[dotb.eus] Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxeak 600 babes-maskara egin ditu 3D inprimagailuekin

  • 39
    Shares
Osasun krisialdiari aurre egin dio teknologia berriak klase birtualetara egokituz

IURRETA.- Egun batetik bestera osasun krisialdiak eta alarma egoerak ekarri zuen konfinamenduak, Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxeko aurrez aurreko jarduera bertan behera ustea behartu zuen. Ezohiko egoera honek, metodologia berriak medio izanda, esparru birtualean trebatzea ekarri du eta inolako oporraldirik gabe, ikastetxeko irakasle eta ikasleek etxetik egiten jarraitu izan dute lan guztia ikasturtea eten gabe jarraitzeko. Izan ere ikasgai guztietan edukiak ahalik eta hoberen azaltzea, ikustea eta aurrera eramatea izan da helburuetariko bat.

Egoera berrira egokitu eta moldatzeko baliabide teknologikoak aprobetxatuz, hala nola, bideokonferentziak, grabatutako klaseak, bideoak… erabili dituzten edukiak ahalik eta ondoen aurrera eramateko. Ez da lan erraza izan, aurrez aurreko klaseak eta batez ere lan praktikaldiak alde batera ustea. Horrela, bat-bateko ikasteko medologia berrira egokitzeak, ikasle zein irakasleen partetik izandako estresa nabaritu izan den arren, erantzuna eta jarrera ona izan dela deritzo Ana Barturen, zentruko idazkariak.

Era berean eta, klase berrietara moldatzen ziren bitartean, Iurreta Lanbide Heziketako zuzendariak, Tomas Maguregik, Tknika, Euskadiko LHn Ikerketa Zentroko, premia eta eskaera bat jaso zuen. Hasiera batean COVID-19 gaixotasunak eragin zuen osasun sistemaren kolapsoaren irudikapen argi bat babes-neurri indibidualizatuen (EPIak) falta edo beharra izan zen, eta 3D teknologia zuten ikastetxeen laguntza beharrezkoa izan da. Denen artean Euskadiko Maker Komunitateak aurrera egin izan du eta hemen ere CIFP IURRETA LHII zentruko Fabrikazio Mekanikoko zikloko irakasleek posible egin dute Osakidetza, zaharren egoitzetan eta oinarrizko jardueretan ari diren langileentzat maskara babesleak egin eta ematea.

600 babes maskara
Kepa Bengoetxea Fabrikazio Mekanikoko irakaslea da.

Hilabete hauetan hainbat keinu solidario ikusi ditugu. Agian, guztietatik garrantzitsuenetariko bat EPIak buru-belarri egin dituzten taldeena izan da. Iurretako Lanbide Heziketak ere erantzukizun hori bere baitan hartu du eta Kepa Bengoetxeak, Fabrikazio Mekaniko irakasleak, ekimena martxan jarri zuen EPIen falta sumatzen hasi zirenean.

Lehenengo egunetan modu nahiko prekarioan hasi zela gogoratzen du. “Fabrikazio Mekaniko ikasleei jartzen diegun erronka bat 3D inprimagailuekin CNC programazioa barneratzen jarraitzeko pieza bat egitea. Zikloan bi inprimagailu ditugu eta hasiera baten etxera eraman nituen eta bertan aritu nintzen inprimatzen”, azaltzen du Bengoetxeak.

Egunak aurrera egin ahala ikastetxera bueltatzea pentsatu zuen eta bertan zituzten 3D-ko makina guztiak batzea eta konpontzea erabaki zuen. “Pieza bakoitzeko ordu bete behar da eta nik hartu nuen ardura makina guztien mantenimendua eramateko eta beste irakasle batzuen laguntzarekin inprimatzen jarraitzeko. Txandak egin genituen”. Horrela, Tomás Maguregi, Arrate Arroitajauregi, Alex Axkoeta, Andoni Jiménez, Aratz Zugazaga, Jesús Mari Arkarazo eta Kepa Bengoetxeak posible egin dute eskualdeko hainbat osasun zentroetan eta dendetan babes-maskarak edukitzea.

Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxeak guztira 600 babes-maskara egin ditu.

Guztira Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeak 600 babes-pantaila inprimatu eta banatu ditu. Zentruarentzat 3D inprimagailuen teknologia ez da berria. “Duela 30 urte bazeuden baina gareztiegiak ziren eta patentea zuten, gaur egun libreak dira eta ekonomikoagoak ere. Produzio handirako ez dira hain bideragarriak, baina prototipoak egiteko bikainak dira”, azpimarratzen du irakasleak.

Gainera, inprimagailu hauek CNC programazioa erabiltzen dute. “Munduko makina guztiek edo gehienek ulertzen duten hizkuntza da kontrol numerikoa eta hori irakasten diegu Fabrikazio Mekanikoko ikasleei. Fresagailuak, tornuak, zulagailuak edo artezgailuak CNC bidez gobernatzen dira eta 3D inpresora beste aukera bat da programazio hau lantzeko eta ikasleei erronka txiki bat egiteko”.

Aurrematrikula zabalik

Seguruenik hurrengo ikasturteak berezitasunak izango ditu, krisialdiak eta Osasun Sailak agindutako arauen arabera moldatu beharrekoa, baina Iurreta Lanbide Heziketako ateak zabalik jarraitzen dute. Aurrematrikula egiteko, gaur ekainaren 1etik 19ra izango da. Horretarako aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da 944 668 800 telefonoan edo idazkaritza@iurretalhi.eus korreoan.

Koronabirusak eragin duen ikasturte berezi honetan 50 irakasle eta 300 ikasle izan dira. Ikasleei kalitatezko formakuntza eskaintzea eta lanbide mundurako ondo trebatzea dira helburu nagusiak.

[WPSM_COLORBOX id=80143]

Un comentario en “[dotb.eus] Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxeak 600 babes-maskara egin ditu 3D inprimagailuekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.