Asteburuan ospatu da Bilboko Itsas Museoan


IURRETA.- Iurreta Lanbide Heziketak Euskadiko lehen postua lortu du Bilboko Itsas Museoan ospatutako Euskelec auto elektrikoen txapelketan. Cantabriako Nuestra Señora de los Remedios ikastetxeak irabazi zuen txapelketa. Guztira 19 ikastetxek parte hartu zuten Nerbioi itsasadarraren ondoan prestatutako zirkuituan.
Edizioko Euskelec 2021 txapelketa, fase ezberdinetan lehiatu zen. Iker Mujika “Akerra” pilotuak, ielectric taldeko ikasleak autoa gidatu zuen. Ikasturtean zehar ikasleek irakasleekin batera egindako talde lanaren emaitzak fruitua emateaz gain, aparteko erakusketa ikusgarria eskeini zuten, auto bakoitzak bere diseinu berezia erakutsiz.
Ilusioa eta urduritasuna nabaritu zen boxetan. Ikastetxeetako kide guztietaz aparte hainbat bisitari ere izan zen bertan, Angelman eta Geu Beko neska mutilak Iurretako pilotua, Go Go Akerra! Oihuen artean animatu zuten.



