[dotb.eus] Iurreta LHk berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egiten du

Bost familia ezberdin aurkitu daitezke
Lan egiñez ikasi

IURRETA.- Iurreta Lanbide Heziketan 5 familia ezberdin aurkitu daitezke: Elektronika, Administraritza, Automozioa, Giza Zerbitzuak eta Fabrikazio Mekanikoa. 

Ikastetxearen helburu nagusia bertako ikasleek zikloetan barneratutako eduki teoriko zein praktikoak eta beharrezkoak diren zeharkako gaitasunak indartzea da, kontuan izanda, konpromesua, talde lana, autonomía, ekimena, sormena eta lanerako edota ikasteko gogoa gero eta garrantzi handiagoa daukatela merkatuan eta eguneroko bizitzan. 

LH DUALak Ikastetxeko prestakuntzaren eta enpresako ikastaldiaren arteko konbinazioak gazteak lan munduan sartzeko bidea errazten du, langile kualifikatuak sortuz eta kalitateko enpleguak sustatuz, “lan eginez ikasi” lelopean. Ikasenpresa bitartez ere, enpresa bat sortzeko lehen pausuen simulazioa egiten dute enpresa mundua ikasgelara hurbilduz. “Jostaiurreta” izenarekin sortu eta landu dute ikasleek euren enpresa. Ondoren, ziklo desberdinak elkarlanean jasotako dirua dohaintzan emanez. Arlo sozialak garrantzi handia dauka Iurreta LHIIn, Durangaldeko hainbat elkarterekin, adibidez, GeuBe, Angelman, LAJWAD Saharako lagunak, Rio de Oro, … elkarteekin hartu emanak izan dituzte azken urteetan.

Ethazi metodología erabiliz erronken bidez ikasi egiten dute merkatuan aurkituko duten errealitatea gelara eramanez. Erronka horietan irakasleek eskatzen dutena benetako kasuetan islada daukate, modu horretan ikasleentzako errazagoa da eta argitasunez ikusten dute ikasi eta egin beharreko proiektuak. Startinnova programaren bitartez, estatu mailan egiten den lehiaketan parte hartu dute digitalizazioa eta ikaskuntza metodologia berria erabiliz. Emaitza onak jasoz eta ikasleen asebetetze maila bikaina izanik.

CO2 neurgailua elektronikako ikasle eta irakasleek pandemia egoera honetan erabilgarria den gailua sortu dute. Hainbat ale egin dira eta horietatik batzuk Iurretako Udalari eta Durangaldeko enpresarien elkarteari oparitu zaizkie. Ikastetxeko geletan CO2 neurgailuak jartzea nahi dute ikasle eta irakasleen aire kalitatea ona dela ziurtatzeko. Iurretan bertan egindako gailua da. Made in Basque Country.  

3D inprimagailuekin ikastetxean teknologia berrien bultzada eta zabalkundea nabaritu da, mintegi guztiak inplikatuta daude eta beharrezkoak diren tailerrerako piezak bertan diseinatu eta sortzen dituzte. 

Kotxe elektrikoa ikastetxeko ziklo ezberdinetako ikasleen artean burututako proiektua da. Ikasleek beste zikloetan ikasitakoaren garrantziaz ohartarazten dira, modu horretan, bakoitzak bere hazia jartzen du era guztietako lan desberdinak burutuz. Euskelec txapelketan parte hartzen jarraitzen duten laugarren urtea da. Ekintzailetza eta teknologia berrien erabilera sustatzeko asmoarekin.

Jasangarritasunarekin eta birzikletarekin kontzientziatzea da Precious Plastic-en helburua. Erabilitako plastikoari bigarren erabilera ahalbideratzeko. Durangaldeko ikastetxe ezberdinekin lanean aritu dira nahiz eta mundu mailan hedatuta dagoen proiektua izan. Gure gizartea babestearen aldekoak dira eta ikastetxera bizikletan mobilidadea bultzatzearen alde egin dute, “Bike to work” lelopean. Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte azken hilabeteetan.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.