[dotb.eus] Iurretak Gernikan ospatuko den Bizkaiko Marijesien emanaldian hartuko du parte
Gaur arratsaldeko 19,00etan ospatuko da

IURRETA.- Bizkaiko Marijesiak Gernika-Lumoko Andra Mari elizan batuko dira gaur eta bertan Iurretako taldeak ere parte hartuko du beste urte batez.
Emanaldia 19,00etan hasiko da Gernikako Andra Mari eleizan eta Iurreta ezezik Muxikako, Gautegiz Arteagako, Eako, Ibarrangeluko, Busturiko eta Lekeitioko taldeak ere kantuan arituko dira bertan.
Marijesien ohitura hau, Gabon inguruko ospakizunaren bederatziurrena egiteko zen. Tradizioak, gaur egun, Busturialdea, Lea-Artibai eta Durangaldeko lurretan bizirik dirau.
Gaurko topaketan parte hartzen duen talde bakoitzak zein bere herrian kantatzen dituen koplak eskainiko ditu, doinu eta letra propioekin. Izan ere, letrak antzerakoak dira, baina herriz herri aldaerak dituzte zenbaitetan.