dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Iurretako IX. Mendi Martxak ibilbide bi izango ditu aurten ere

Parte-hartzaileek kamiseta bat jasoko dute eta neurria zihurtatzeko irailaren 13a baino lehen eman beharko da izena
Irailaren 22an ospatuko da Mendi Martxa

IURRETA.- Zaldai Mendi Taldeak Iurretako IX. Mendi Martxa antolatuko du irailaren 22rako. Aurten aurreko urteetan bezala bi ibilbide izango dira.

Alde batetik martxa laburrak 14 km izango ditu. Mugarraren magaletik pasatzen den ibilbilbide erraza, sailtasun teknikorik gabekoa, ume zein helduentzako aproposa dena. Eta martxa luzeak 24 km izango ditu, Mugarraren magaletik abiatuta, Aramotz mendilerrotik igaroko da tartean Artatzagane (996m) eta Leungane (1006m) mendiak igoaz.

Ibilbideen irteera goizeko 8:30ean izango da Iurretako plazatik. Txarra eginez gero frontoitik izango da irteera.

Horretaz gain Izena ematen duten lehen 800 parte-hartzaileek kamiseta bat oparituko da. Kamisetaren neurria bermatzeko izen ematea irailaren 13a baino lehen egin beharko da.

14 urtetik berakoek egunean bertan egin beharko dute izen ematea 10 euro ordainduta eta 14 urtetik gorakoentzat izen emateak zabalik daude www.kirolprobak.com web orrialdean irailaren 20ra arte. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da.

 

Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, martxaren irteera baino ordu bat lehenagotik aurrera, 15 euro. 14 urterartekoek 5 euro ordaindu beharko dute martxa laburra egiteko baina egunean bertan eman beharko dute izena.

Bertan gozaltzeko aukera, hornidura guneak, segurtasun zerbitzua, bukaerako luntxa eta dutxatzeko aukera ere egongo da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.