dotb.eus | Iurretako Udako Tailerrak datorren astean hasiko dira

Uztailaren 3tik 28ra iraungo dute goizeko 9,00etatik 14,30era
Astelehenean hasiko dira Iurretako Udako Tailerrak

IURRETA.- Guztira Iurretako 45 haurrek hartuko dute parte Udalak antolaturiko 2017ko Udalekueta, uztailaren 3tik 28ra bitartean. Udako Tailerrak 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduak daude, eta bi talde egiten dira adina kontuan hartuta.

Udalekuak Maiztegi eskolako instalazioetan egingo dira eta ordutegia honako hau izango da 09:00etatik 14:30ak arte, irteeren egunak barne, bazkaldu ere bertan egingo da.
Jarduera guztiak euskaraz eta ingelesez izango dira (%30a txikiekin eta beste partaideekin %50a ingelesez egiten da)

Udalekuen jardueren artean Komunikazioa eta gorputzaren adierazpena landuko da “Expression” programarekin, “TxikiChef”-erekin Autonomiaren garapena landuko da, “Kreateka”n Sormena, eta “Sasoian” Osasunerako heziketa.
Honetaz gain herritik kanpo bi irteera daude aurreikusita, Party’s Jai tematikoak eta Ekitaldi bereziak ere egongo dira.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *