[dotb.eus] Iurretako Zaldai Mendi Erronkan parte hartzeko izen ematea zabalik

Urtarrilaren 1etik Abenduaren 31ra arte garatuko da erronka
Izena emateko epea zabalik dago

IURRETA.– Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea helburua duen erronkak berriro ere martxan dago Iurretako Zaldai Mendi taldearen eskutik.

Dagoeneko 4. urtea izango da mendizaletasuna bultzatu eta Euskal Herriko zein pirinioetako mendi desberdinak ezagutzera ematea helburu duen, adin tarte guztientzako zabalik dagoen erronkarena.

Erronkan nola izena eman, nola parte hartu eta araudi osoaren informazio guztia www.zaldaimenditaldea.org web gunean adago.

Bertan bazkide zein ez bazkide diren adin tarte guztientzako zuzenduta dago eta urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte garatuko da. Behin izena emanda mendi bakoitza igotzean tontorreko argazki bat igo beharko da webgunera bertan dagoen galdetegia erabiliz.

Erronka hau izango da, urte beteko tartean, aurrez emandako zerrenda batetako Euskal Herriko zein Pirinioenetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. Eguneko mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik. Mendiak Oinez, Korrika edo Bizikletan igo beharko dira, beti ere norberak egin beharko du tontorrera iristeko beharrezko ahalegina.

0-10 urte bitartekoek. 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direnak (Hauen kasuan, Zaldai Mendi Taldeak aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko buzoidun edozein mendik ere balio izango du erronka burutzeko)
18 urtetik beherakoek. Zerrendako 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direlarik.
18 urtetik gorakoek. Zerrendako 10 mendi, gutxienez 5 herrialdetakoak izan behar direlarik.

Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute 2021eko urtarrilean ospatuko den IV. Mendi Astearen barruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.