[dotb.eus] Iurretan euskararen egoera aztertzeko inkesta bat abiatu dute

Inkesta maiatzaren 15etik 29ra egin daiteke udal webgunearen bitartez
Iurretako Udalak Plan Estrategiko berria landuko du 2019an

IURRETA.- Euskararen erabilera indartzeko asmoz, Iurretako Udalak Euskararen Plan Estrategiko berria landuko du 2019an. Plan horretan, hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira, hainbat arlotan: administrazioa, kulturgintza, irakaskuntza, lan mundua, teknologia berriak eta abar. Planak helburu nagusi bi izango ditu: alde batetik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta, bestetik, euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Plan berria abiatu baino lehen, Udalak orain arte euskararen arloan egin den lana baloratu eta, gaur egun, herrian euskararen egoera zein den jakin nahi du. Horretarako, Udalak prozesua abiatuko du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Azterketa hori egiteko, herritarrek bi bide izango dituzte prozesu honetan parte hartzeko:

Alde batetik On line galdetegia: Iurretarrek euskararen erabileraren inguruan dituzte iritziak, espektatibak eta ideiak jasoko dira inkesta baten bidez. Inkestan parte hartzeko udal webgunera sartu behar da da maiatzaren 15etik 29ra. Eta bigarren bidea gogoetarako tailerrak Euskararen Aholku Batzordean parte hartuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: