dotb.eus | Jaiak asteburu honetan Elorrioko Argiñetan eta Zornotzako Berna auzoan
ELORRIO.- Durangaldeko auzo desberdinetan jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan, adibidez Elorrioko Argiñetan edota Zornotzako Berna auzoan. Argiñetan, egun osoan zehar ekitaldi desberdinak izango dira. Gaur goizean izango den mezaren ostean, Kofradien bazkaria izago da. Gauean Luhartz taldearen erromeria eta eguna amaitzeko bolo txapelketa ospatuko da. Bihar, igandea, Eneko Abasolo, Txaber Altube, Beñat Aiartza y Aritz Mugartegi bertsolariek amaitutzat emango dute igandeko programazioa.
Asteleheneko ekitaldiak eguerdian egongo den mezarekin hasiko dira, gero paella jana egongo da. Gauean Dj Alexek girotutako dantzaldiarekin amaitu dira aurtengo jaiak.
Zornotzako Berna auzoan ere jaietan dabiltzate. Gaur Arin Arin taldeak, 22:30etan Ilusios Betreik izaneko ikuskizuna eskeiniko dute. Bihar jaie agur esateko Mirari, Aitziber eta Lutxurdio-ren erromeria izango da.