Asteburu honetan Berrizko Okango auzoak Mikel Deunaren jaiak ospatuko ditu.

BERRIZ.- Asteburu honetan Berrizko Okango auzoak Mikel Deunaren jaiak ospatuko ditu gaurtik hasita domekara arte. Gaur, arratsaldeko 19,00ean jarriko da Donien Atxa eta ondoren odoloste jana egongo da.
Azpimarratzekoa da Jon Basaguren abeslariak “Dena oskol” aurkeztuko duen diskoa irailaren 28an, eta 29an XXV. Oinezko ibilaldia «Berrizko Baselizetatik» ospatuko da. Egun horretan bertso emanaldia ere egongo da Alaia Martin, Iruri Altzerreka eta Miren Amuriza bertsolariekin.
«Berrizko Baselizetatik» XXV. Oinezko ibilaldiak ibilbide bi izango ditu, laburra 14 kmtakoa eta luzea 24koa. Izen ematea egun horretan eta dohanik izango da , luzea egiteko izen ematea 7,15ean izango da 7,30ean irtetzeako, eta laburra aldiz 8,45ean 9,00etan irtetzeko. Biak irtengo dira San Migel Baselizatik.
EGITARAUA




