[dotb.eus] Larunbatean hasiko da Bote Luzea Txapelketaren 4. edizioa Berrizen

Euskal Herriko Txapelketa irailaren 7tik urriaren 19ra ospatuko da
Txapelketa Berrizen hasi eta bukatuko da

DOT KIROLAK.- Larunbatean hasiko da aurtengo Euskal Herriko Bote Luze txapelketa. Gure kirol nabarmenenaren sustrai den jokamoldea berreskuratu nahi izan du Euskal Pilota Federazioak eta jada ekimena martxan jarri zenetik laugarren edizioa izango da. Berrizko BERRIZBURU pilota plazan hasiko da lehiaketa eta bertan bukatuko da datorren urriaren 19an.

Sei taldek hartuko dute parte aurtengoan, iazkoarekin alderatuz bat gutxiago Nafarroako taldea ez baita animatu. Gipuzkoak bi talde jarriko ditu lehian, Iparraldeak hiru (Zuberoa, Lapurdi eta Behe-nafarroa) eta Bizkaiak bakarra.

Bakarra baina talde txapelduna. Lehen edizioan bizkaitarrek etzuten parte hartu baina 2017 zein 2018an txapelaren jabetza lortu zuten. Lehena Laudion, bigarrena Oiartzunen. Aurten etxean lortu nahi dute hirugarrena. Ez da erraza izango baina gogotsu daude beste behin gure pilotariak; artean durangaldekoak hainbat.

Taldea osatuko dutenak; ANTXIA, ZIARRUSTA ANAIAK, UGARTE, AMANTEGI, URIBE, ARABIOURRUTIA, ARANA, MARTIN, KAMIRUAGA, AMIAMA eta ASPURU izango dira.

Lehiaketa Berrizen hasiko dute gipuzkoarren kontrako lehian larunbatean 18:30ean. Hurrengo asteburuan Iparraldera egingo dute bisita eta hor ikusiko da finalaurrekoetako txartelik lortzen duten ala ez. Helburua gorenera iristea da, ia lortzen den.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.