400 ume eta gazte batuko dira edizio berri hau ospatzeko

DURANGO.- Datorren igandean urriak 27an Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LIII (53) edizioa izango da. Gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11,30ean hasiko da kalejira eta arratsaldeko 17.00etan alardea izango da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada).
Bertan parte hartuko dute Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai, Matienako Iluntze, Abadiñoko Talde Batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Elorrioko Besaide, Otxandioko Urduri, Zornotzako Udabarri, Ermuko Txindurri, Algortako Itzartu eta Sestaoko Salleko taldeek.
Egitaraua
– Mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo.
– Neskak: Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
– Ume txikiak: Esku dantza, San Petrike, Txulalai eta apatain dantza.
– Denak: Fandangoa eta Arin-arina.