[dotb.eus] Mañariko Hontza Museoak udako tailerrak eskaintzen ditu

  • 10
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
    10
    Shares
Tailerrak uztailaren 3 eta 4an, 10 eta 11n izango dira
6 eta 10 urte bitarteko umeentzat izango dira tailerrak. ARGAZKIA: Hontza Museoa

MAÑARIA.- Hontza Museoak uztaileko lehen bi asteetan udako tailerrak prestatu ditu 6-10 urte bitarteko umeentzat. Lehenengo txanda uztailaren 3 eta 4an izango da eta bigarrena uztailaren 10 eta 11n 11.00etatik 13.00etara. Egun bakoitzak bi euroko kostua izango delarik.

Uztailaren 3 eta 10ean 11.00etan hasita, “Animaliak errenkadan” ipuinaren kontaketa eskeiniko da. 50 animali ilaran daude baina ez dakite zeren zain. Umorea, jolasa eta sorpresa ugariekin azkenerarte. Ondoren 11.30ean “Katu-basatiak” ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Museoko erakusketatik bilatuko dituzte eta non bizi diren, zer jaten duten, bere ohiturak…eta zergatik diren elikadura-katean hain garrantzitsuak ikasiko dute.

Eta bigarren egunetan, hau da, uztailaren 4 eta 11n, “Indarra elkartasunean dago” izeneko jolasa. Oilo bat oilotegitik desagertu egin da. Edozer gauza egingo dute bera topatzeko. Baina, nola antolatuko dira?. Ondoren 11.30ean inguruan, “Espezie inbaditzaileak” zeintzuk diren azaldu da eta zergatik diren kaltegarriak. Bukatzeko, aste bietan, 12.30ean Biodibertsitateko aniztasuna deskubritu da Hontza Museoko aretoak bisitatuz.

Aste bietan programa berdina emango da. Izen-ematea info@hontzamuseoa.eus helbidean egin daiteke eta informazio gehiago nahi izanez gero 946216555 telefono zenbakira deitu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.