dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Maputxeen hizkuntza biziberritzeko dokumentala gaur Durangon

Garabide Elkartearen hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuaren barnean kokatzen da ‘Mai Da Bai eta ezetzik ez dago’ dokumentala
Gaur izango da dokumentalaren emanaldia Plateruena Kafe Antzokian

DURANGO.- Garabide Elkartea kooperazio era berria egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Zehazki, lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu euskararen esperientziatik abiatuta eta Durangoko zenbait eragilek, baita Udalak ere urteak daramatzate egitasmo hau babesten.

Gaur, arratsaldeko 19,00etan Plateruena Kafe Antzokian prozesuaren inguruko dokumentala eta solasaldia antolatu dute. «Bi urtetik behin antolatzen dugu gure formazio proiektu nagusia: Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa, hau da, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzeko unibertsitate formazioa» azaldu dute elkartetik.

Aurten irailaren 24tik abenduaren 16ra hamabi hizkuntza gutxitutako aktibista diren hogei indigena daude Euskal Herrian, bai unibertsitatean klaseak jasotzen, bai euskalgintzako eragileengana bisita didaktikoak egiten eta baita herriz-herrikako biran ere. Testuinguru honetan elkar ezagutzeko tarte bat hartu nahi izan dute Durangon, «asko baitaukagu elkarrengandik ikasteko. Horretarako, maputxe komunitateko aktibista bat, Sergio Marinao, eta Garabideko boluntario bat, Durangoko Marisa Barrena, arituko dira solasean» adierazi dute.

Lehenik maputxeen mapuzugun hizkuntzaren biziberritzea biltzen duen “Mai da bai” ordu erdiko dokumentala proiektatuko da, 19,00etan eta ondoren elkarrekin hizketan aritzeko tarte irekia izango da, nahi beste galdera egin eta beste horrenbeste esperientzia partekatzeko.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime