Mendizaletasuna bultzatu eta inguruko mendiak ezagutzera ematea da helburua

DOT KIROLAK.- Mendizaletasuna bultzatu eta inguruko mendiak ezagutzera emateko asmoarekin urtarrilaren 1etik aurrera zabalik dago jada erronkan parte hartzeko aukera nahi duenarentzat.
«Pasa den urteko erronkaren arrakasta ikusita, ZALDAI MENDI ERRONKA 2018a ere prest daukagu dagoeneko» azaldu dute antolatzaileek.»Bakarrik, familian, lagunekin, bikotearekin zein txakurrarekin batera mendi tontorra aitxakia hartuta, Euskal Herriko txoko desberdinetako mendiez gozatzea espero dugu» azpimarratu dute Zaldai Mendi Elkartetik.
Ekimenaren helburua lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desbedinak ezagutzea da.
Bertan parte hartu dezake bazkide zein ez bazkide diren adin tarte guztientzako dago zabalik urtarrilaren 1etik Azaroaren 30era arte.
.
Zertan datza erronka?
Erronka 9 hilabeteko tartean, aurrez emandako zerrenda batetako Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. Egun bakarrean mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik.
0-10 urte bitartekoek, 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direnak
(Hauen kasuan, guk aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko buzoidun edozein mendik ere balio izango du erronka burutzeko)
18 urtetik beherakoek, zerrendako 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direlarik.
18 urtetik gorakoek, zerrendako 10 mendi, gutxienez 5 herrialdetakoak izan behar direlarik.
Mendi tontorren zerrenda:
Bizkaia: Ganekogorta/Belaute, Aldamin, Mugarra, Urregarai, Gallanda
Gipuzkoa: Buetraitz, Irimo, Erlo, Adarra, Uarrain
Araba: Txarlazo, Baio, Oriol, Malkorra, Joar
Nafarroa: Sollazbizkargaina/Intzako dorrea, Bargagain, Putarri, Ezkaurre, Urkulu
Iparraldea: Okabe, Arxuria/Peñaplata, Buztanzelhai, Lakhura, Jara
Pirinioak: Bisaurin, Castillo de Acher, Auñamendi, Anayet, Poset
Erronkarako izen emateko www.zaldaimenditaldea.org webgunean sortutako galdetegia beteta nahikoa izango da. Bertara igo beharko dira datu pertsonalak eta igotako mendietako argazkiak.
Horretaz gain erronkak oihartzun handiagoa izan dezan elkartetik sare sozialetan, mendietako argazkiak #zaldaimendierronka2018 traolarekin elkarbanatzea eskatzen dute.
Informazio gehiago zaldai@hotmail.com
Izena ematean Zaldaiko Mendi Tontorretako Txartelak bidaliko zaizkie emailez parte hartzaileei, sinbolikoki bada ere lehiaketaz haratago txartelen erabilpena sustatzeko.
Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute Abenduan ospatuko den II. Mendi Astearen barruan.