dotb Durangaldeko Telebista

dotb.eus | Matienako Gazte Asanbladak naturarekiko konpromiso falta atxikitzen dio Abadiñoko Udalari

Furgoneta bat 4 biderrez bete zuten bi ordutan
Trañabarren kalean bildu zuten zaborra.

ABADIÑO.- Matienako Gazte Asanbladak antolatutako Zaldua ibaiaren garbiketa egin zuten larunbatean asanbladako hainbat gazte eta herriko auzokideek. Bildu zuten zabor dena Trañabarren kalean jarri zuten udaletxearen konpromiso falta salatu eta konponbide bat eskatzeko. «Aurten ikusi dugunez, errekak aurreko urtean bezain zikin daude. Jakin ahal izan dugunez, urte oso honetan udaletxetik ez da ezer egin errekak garbi mantentzeko helburuz. Oso triste eta lotsagarria iruditzen jaku ingurumenarekiko gure udaletxeak duen jarrera» adierazi dute Asanbladako gazteek.
Modu berean, ibaiaren egoera txarra aldarrikatu dute eta ezinbestekotzat duten erantzun arin bat eskatzen diote udaletxeari; «Neumatikoak, llantak, eroskiko karroak, uralitak, egurrezko paletak, bidoiak, plastikoak, aulkiak… zabortegi bati buruz berbetan gabizela pentsatu dezakegu, baina ez, Matienako Zaldua errekari buruz ari gara. Zapatu honetan, Matienako Gazte Asanbladako hainbat gaztek eta laguntzera hurbildu ziren hainbat auzokidek, horrelako gauzak atera genduzan errekatik. Furgoneta bat 4 biderrez bete gendun, eta hala ere errekan dagoen zaborraren zati txiki bat baino ez gendun atera.»

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.