[dotb.eus] “Mensajes de Frontera” dokumentala eta hitzaldia Ongi Etorri Errefuxiatuen eskutik

Gaur, arratsaldeko 19,00etan Plateruena Kafe Antzokian izango da
Gaur Plateruena Kafe Antzokian

DURANGO.- Gaur, arratsaldeko 19,00etan Ongi etorri errefuxiatuak elkarteak antolatuta “Mensajes de Frontera” dokumentala ikusteko aukera egongo da Plateruena Kafe Antzokian.

Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentala Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua dela eta sortutako Europa Transit programaren barruan lehengo saioa izan zen.

Dokumental honetan, argazki- kazetaria den Sergi Camara, Ceuta eta Maroko arteko mugara doa. Bere proiektu honetan, aspalditik Europan bizi diren etorkinei argazkiak ateratzeaz gain, etorkin horiei muga gurutzatu berri duen jendeari mezu bat igortzeko eskatzen die: Bi ikuspegi desberdinak azaltzen, baina amets berberarekin, duintasunez bizitzea.

Ondoren “Melillara Karabana 2017” hitzaldia egongo da Iñaki Larrañaga Etxabe eta Eneko Belmonte Hernaezen eskutik

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *