Irailaren 7an, 18,30etik 19,30era izango da

ELORRIO.- Mintzodromoa antolatu dute Ferixa Nausikoetarako bigarren barikurako. Irailaren 7an, 18:30etik 19:30era batzeko asmoa dute Urarka kalean. Helburua hiru gairen inguruan euskaraz eztabaidatu eta hausnartzea izango da lagunarteko giroan.
«Talde txikietan batu eta denoi eragiten diguten gaiei buruz berba egiteko elkartuko gara barikuko Mintzodromoan» azaldu dute antolatzaileek. Edonor hurreratu daiteke bertara: euskara ikasten dabiltzanak eta praktikatu gura dutenak, eta baita ere besteak bide horretan lagundu gura dituztenak «egunotan herrian jai giroa nagusi denez, beste herritarren iritziak modu informalean ezagutzeko gunetxo bat sortu gura dugu Mintzodromoarekin, eta bide batez, euskaraz eta Euskaraldiaz berba egin».
Mintzodromoaren antolaketarako aurretiaz izena eman beharko da 639 400 786 telefonoan edota elorrio@euskaraldia.eus helbidera mezu bat bidaliz. Egunean bertan ere posible izango da izena ematea.


