dotb.eus | Musika, antzerkia eta pintxo lehiaketa Mañariko jaietan

Andra Mari egunean Gontzal Mendibil abeslariaren kontzertua egongo da
Abuztuaren 12an hasiko dira Mañariko jaiak. Argazkia: dotb.eus

MAÑARIA.- Abuztuaren 12an, eguerdiko 13,00etan hasiko dira Mañariko Andra Mari jaiak txupinazoa, kanpai hotsa eta Pitxitxiren igoerarekin. Abuztuaren 16ra arte jarraituko duten jai hauetan ez da faltako musika, zirkoa edota pintxo lehiaketa.

Larunbatean herri bazkaria eta mus eta igel txapelketa egongo dira eta baita ere zirko tailerra. Domekan ere zirko ikuskizuna egongo da 20,30ean Suhar Prest Konpainiarekin”Paradoxa” antzezlanarekin.

Abuztuaren 14ean umeen jolasa eta pintxo lehiaketa ere ospatuko da. Eta abuztuaren 16an, San Roke eguna, Mozorro eguna izango da “Udaz Blai!” gaiarekin. 19,00etan guatekea egingo da talentu lehiaketa eta mozorro onenaren sariarekin. Egun honetan ere paella txapelketa osaptuko da.

Musika ugari  egongo da aurtengo Andra Mariko jaietan. Horrela larunbatean “The Mockers”, “En Tol Sarmiento” eta “Enkore” taldeen kontzertua egongo da 22,30ean.

Bestalde, abuztuaren 13an, San Lorentzo egunean hain zuzen ere. “Kike Tormenta” (Todo o nada) Kontzertua egongo da U2 Taskan.

Eta astelehenean “Storm”, “Strombers” eta “Juantxo Skalari & La Rude Band”-en kontzertua egongo da. Andra Mari egunean aldiz, Gontzal Mendibil izango da protagonista nagusia 22,00etan eskainiko duen kontzertuarekin

EGITARAUA

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *