[dotb.eus] Musika nagusi Mañariko jaietan Ruper Ordorika,The Potes edota Ezetaerre taldeekin

Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte jaiak
Gaur, 13,00etan botako dute txupinazoa. ARGAZKIA: dotb.eus

MAÑARIA.- Mañarian dena prest dago jaiei hasiera emateko. Herritarrek gaur, asteazkena, Andra Mari bezperan, botako dute txupinazoa. Ordu batean izango da eta jaurtiketarekin batera Pitxitxiren igoera ere izango da. Ekitaldia bukatu eta gero herri bazkaria izango da eta ostean igel eta mus txapelketa ospatuko da. Arratsaldeko lauretan berriz umeen tailerrak izango dira eta eguna bukatzeko kontzertuak izango dira, Ezetaerre, Tremenda Jauria eta Gora-Etorri bietan dance taldeekin. Aurten jai batzordeak doako autobus zerbitzuat jarri du eta goizaldeko lauretatik seiretara Durangotik Mañariraino bueltaka ibiliko da.

Bihar, Andra Mariko eguna, goizeko zazpietako garbiketa eta gero, hamarrak aldera txistulariek kalejira egingo dute. Hamaiketan meza ospatuko da eta ondoren pelota partidak. Arratsaldean berriz karabina jaurtiketa izango da Ateneo Cinegetico Mugarrak antolatuta eta seiretan bizikleta ikuskizuna. Eguna bukatzeko, zortzietan txistorrada antolatu dute eta eguna Ruper Ordorikarekin bukatuko da.
Hurrengo eguna, hilak 16, barikua, goizeko mezaren ostean herriko pelotari txikien partidak izango dira eta arratsaldean berriz umeen jolasak. Eguna dantza alarde batekin eta The Potes eta The Van Musik taldeekin kontzertuarekin amaituko da.

Larunbata, San Roke txiki eguna, herriko jaietako azken eguna izango da eta Mozorro eguna ospatuko dute mañaritarrek. Egun horretarako paella eta briska txapelketa ere ospatuko dira. Arratsaldean berriz Polekeleke taldeak herria alaituko du eta Pitxitxiri agur esan baino lehen, arratsaldeko zortzietan herriko argazki erraldoi bat aterako da jaiei agur esateko.

EGITARAUA:

ABUZTUAK 14

13:00 TXUPINAZOA, KANPAI HOTSAeta PITXITXIREN IGOERA
14:30 HERRI-BAZKARIA. Ostean: IGEL TXAPELKETAeta MUS TXAPELKETA
16:00 UMEENTZAKO TAILERRAK
22:30 KONTZERTUAK:  Ezetaerree, Tremenda Jauria eta Gora-Etorri

ABUZTUAK 15

7:00 GARBIKETA
10:00 KALEJIRA TXISTULARIEKIN
11:00 MEZA KIRIKIÑO ABESBATZAREKIN.
Ostean: DANTZARIAK
13:00 PELOTA PARTIDUAK
Mañariko kadeteen III txapelketako finala:
ARTARAZ-BERNAOLA // BILBAO-BARTUREN
Profesionalak:
ARRETXE II – SALAVERRI / BAKAIKOA-ERASUN
17:00 KARABINA JAURTIKETA
(Ateneo Cinegético Mugarrak antolatuta)
18:30 BIZIKLETA IKUSKIZUNA: BMX eta Trial SHOWa Show Rider-en eskutik
20:00 TXISTORRADA
22:00 RUPER ORDORIKA

ABUZTUAK 16

11:00 MEZA. Ostean: DANTZARIAK
12:00 UMEENTZAKO BIZIKLETA GYNKANA
OHARRA: Ume bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarri beharko du
13:00 HERRIKO PELOTARI TXIKIEN PARTIDUAK
16:00-18:00 UMEENTZAKO BETIKO JOLASAK
OHARRA: Erropa zaharrak ekartzea gomendatzen da
19:30 DANTZA ALARDEA
22:30 KONTZERTUAK: The Potes  eta The Van Musik

ABUZTUAK 17. Mozorro Eguna. Gaia: Kirola

12:00 PAELLA TXAPELKETA
14:30 PAELLAK AURKEZTU ETA SARI BANAKETA
18:00 BRISKA TXAPELKETA
18:30 POLEKELEKE ELEKTROTXARANGA
20:00 HERRIKO ARGAZKI ERRALDOIA
22:00 PITXITXIREN AGURRA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.