[dotb.eus] Nekazaritza eta abeltzaintza ardatz dituen ‘Bideak’ dokumentala Zaldibarren

  • 7
    Shares

Apirilaren 25ean izango da eta sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira
Nafar mendietan barrena korrika erronka batean murgiltzen da Aritz Ganboa artzaina. ARGAZKIA: @Bideakdoku

ZALDIBAR.- Datorren apirilaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, Zaldibarko Udalak, euskara zerbitzuaren bitartez, “Bideak” dokumentala eskainiko du Liburutegi Zaharrean.

“Bideak” Aritz Ganboa artzainaren sorreratik sortutako proiektua da. Artzain baten jatorritik abiatzen da “Bideak” dokumentala. Gazta bat soinean, nafar mendietan barrena korrika erronka batean murgiltzen da Aritz Ganboa artzaina bere arbasoen herriak lotzeko: Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba. Artzaintza ardatz hartuta, ibilbide horretan zehar hamaika ahots eta lekukotza jasotzen dira, guztiek helburu bera dutelarik: landa eremua eta kultura balioan jartzea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren eta landa eremuaren arteko zubiak eraikiz.

Dokumental hau artzainaren beraren ideia apal batetik sortutako proiektu baten emaitza da. Proiektu horren helburuen artean, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza balioestea eta artzaintza eta honi lotutako ondarea balioan jartzea: ondare ekologikoa, kulturala, historikoa….

Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Udal Liburutegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.