[dotb.eus] OK? A2?

Durangaldeko Ikastetxe desberdinek kanpaina bat jarri dute abian: OK ordez, A2 (ados) idazteko
Kanpainan Durangaldeko ikastetxe eta Instituto desberdinek hartu dute parte

DURANGALDEA.- “OK OK eta OK azken aldian hitz hau asko zabaldu da gure Whatsapp eta mezu bukaeretan”. Hori dela eta Durangaldeko Ikastetxe batzuk,  Zornotzako Karmelo Ikastetxea eta Orobiogoitia BHI tartean, kanpaina bat jarri dute abian A2 (ados) jartzeko OK hitzaren ordez.

“Joera hori aldatu nahi dugu”, adierazi dute. “A2, elebidun garen heinean ADOS irakurtzerik badagoelako. Bi hizkuntaren arteko harremanak uztartzen dituelako, gaztelera euskarara hurbiltzeko bidea delako, idatz erraza, laburra eta gaztea delako eta A2 euskara ere badelako” dira kanpainaren arrazoiak. “Hasi gaitezen beraz “ok” ordezkatzen, “ados” idaztea kostatzen bazaigu, idatzi dezagun “A2”, azpimarratu dute.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

3 thoughts on “[dotb.eus] OK? A2?

  • 2018-05-13 en 11:38 pm
    Permalink

    Kaixo,
    Ez nago ADOS egiten duzuten planteamenruarekin
    A2 ABI da.
    Zergatik ez ADEU edo ATWOO edo ADUE…. milaka horrela.
    Erdalkeriak ez dira erdalkeriekin konpontzen.
    A D O S ederra da, mundiala da, borobila da, gurea da, jatorra da, ez destruitu…
    Saiatu lortu arte.
    Josu

    Responder
  • 2018-04-27 en 4:46 pm
    Permalink

    ZUEN KANPAINA ONDO IRUDITZEN ZAIT BAINA PUBLIZITATE GEHIAGO EMAN BEHAR DUGU.
    A2?
    ZUEN KANPAINAREN ARABERA IRAKURRI IZAN NUEN BAINA ATXO EZ NUEN GOGORATZEN NON ETA SAREAN BILATZEN ARI IZAN NINTZEN ETA EZ DA DEUSIK ERE IKUSTEN GAZTELANIAZ, “ORDEZ OKIK JARTZEN BADUZU IZAN EZIK.

    Responder
  • 2018-04-21 en 2:53 pm
    Permalink

    Ba nik abi irakurtzen dut A2 ikusten dudadnean, beraz, ez dot proposamen hori jarraituko. 🙂

    Responder

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.