[dotb.eus] Olgetan Ludoteka zabalduko da Landako Gunean zapatutik aurrera

Apirilaren 17an hasi, eta ekainaren 19ra arte iraungo du egitasmoak
4 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta dago ekimena. ARGAZKIA: dotb.eus

DURANGO.- Udaberriko zapatu arratsaldeak jolasean pasatzeko aukera eskainiko du Berbaro elkarteak Landako Gunean antolatuko duen Ludotekan. Egitasmoa Berbarok Elkarteak jarri du martxan, Durangoko Udalarekin batera.

Apirilaren 17an hasi, eta ekainaren 19ra arte iraungo du egitasmoak, 16:00ak eta 19:00ak bitartean zapaturo.

4 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta dago. Jolaserako, sormenerako eta esperimentaziorako gune bat izatea da asmoa, eta hortik abiatuz, sortu daitezkeen aisialdi beharrei erantzutea.

Parte hartzeko, asteka eman beharko da izena berbaro.eus webgunean. Doakoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.