[dotb.eus] “Pandemian instituzioen arteko elkarlana faltan bota izan dugu”

Idoia Buruaga, Elorrioko alkatea, BIOK saioan izan zen pasadan ostegunean

DOTB.- Legegintzaldi honen erdian, Idoia Buruagak, Elorrioko alkateak, urte bi hauen balorazioa egin zuen DOTBn. Bere ustez pandemian bizi izan dugun egoera “gogorra” izan da eta era berean  instituzioen arteko elkarlana faltan bota izan duela azpimarratu zuen. “Udaletxea herritarrek gertuen duten instituzioa da eta guregana etorri izan dira pandemia honetan eta askotan ez geneuzkan galdera guztien erantzunak”, azaldu zuen.

Buruagak 10 urte daramatza udalbatzan, lau oposizioan eta sei alkate moduan. Bere balorazioa positiboa da “herritarren bizi kalitatea hobetzeko aukera ematen dizulako”, nahiz eta bere ustez askotan “gauzak lar astiro joaten diren adminitrazioan”.

Ganondo parke berria, gobernu planaren berregokitzea, turismo bulego berria edota Toloto errekaren birbideratzea dira besteak beste Elorriok bi urte hauetan martxan jarri dituen proiektuetako batzuk. “Elorrioko HAPO berria parte hartze potente batekin egitea nahi dugu. Herri-galdeketa egiteko ahalmena badugu aztertuko dugu eta egingo dugu”, azaldu zuen Buruagak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.