[dotb.eus] ‘Plateruena eta gero zer’?’ dinamikak saio berri bat antolatu du iganderako

  • 4
    Shares
Lan saioa 10.30ean izango da Zabalarra Eskolan
Hiru saio berri antolatu ditzute hurrengo egunetarako
DURANGO.- Plateruena ta gero zer? dinamikako kideek herri diagnostikoa lantzen jarraitzen dute, “horretarako norbanako eta elkarteekin biltzen jarraituz eta bestelako ekarpenei forma ematen”.
Azaldu dutenez, “otsaileko lan saio irekian gai konkretu batzuetan sakondu beharra zegoela ondorioztatu zen. Hemen behar horiei erantzuteko asmoz, apirilean eta maiatzean egingo ditugun saioen egutegia. Lehen saioa asteburu honetan izango da. Aurrekoan bezala, osasun neurriak kontutan hartuko dira, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea”.
Horrela hurrengo lan saioa bihar, igandea, izango da, 10.30ean Zabalarra Eskolan.
.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.