[dotb.eus] “Porno versus Afrodita” euskarazko antzelana larunbatean Abadiñon

Literatura erotikoari buruzko ekitaldi-programa baten barruan
La función tendrá lugar este sábado en Errota
AGENDA.- BenetanBe antzerki taldeak “Porno versus Afrodita (edo I love #GorkaUrbizu)” antzezlana eskainiko du zapatuan Errota Kultur Etxean. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, sarrerak 2 euro balioko du, eta Abadiñoko Udalak hilabete honetan antolatuko duen literatura erotikoari buruzko programaren barruan eskainiko da, Argi Abad Kultura zinegotziak gaur esan duenez.

Antzezlana gaztetxe batean kokatuta dago eta gazteei zuzenduta dago bereziki. Argi Abadek azpimarratu du lan honen garrantzia neska-mutil gazteei pornografiaren kalteak modu atseginean ikusarazteko.
Literatura erotikoari buruzko programa honen barruan, Udal Mediatekak urtarrilean gune bat atonduko du sexualitate eta erotismoari buruzko liburuekin, jendeari lan horiek ezagutarazteko. Bestalde, Ines Bengoa narratzaileak eta Josu Lizarraga musikariak ipuin erotikoekin moldatutako “Hotzikara” saioa eskainiko dute gazteleraz urtarrilaren 29an Txanporta Kultur Etxean.
Abadek azpimarratu du mendeetan zehar erotismoaren eta sexualitatearen inguruan hamaika idazlan garrantzitsu sortu direla, eta abadiñar guztiak  gonbidatu ditu programako ekitaldiekin gozatzera. Saioa koronabirusaren aurkako “babes neurri guztiekin” egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.