[dotb.eus] ‘Proiektors’ ekimenak Durangoko film domestikoak berreskuratuko ditu

  • 7
    Shares
Gaur eta bihar Landako Elkartegian egongo dira etxeko filmak konserbatu eta digitalizatzeko helburuarekin
Film Domestikoak izan ditzaken edonork film horien kontserbazio eta digitalizazioaren inguruko informazioa jaso dezake gaur.

DURANGO.- Durangoko Azokan aurkeztu zen Proiektors ekimena, 2014/2015 urteen bitartean sortu zen. Leintz Gatzagako herritarrek antolatutako, Hustu Ganbarak, auzolanean izandako aurkikuntza baten ondorioz. Herriko ganbaretako batean antzinako proiektore eta 8mmko film domestiko batzuk aurkitu ziren. Bertan gordetzen zen informazioren balioaz jabetuta, Euskal Filmotekarekin harremanetan jartzeko erabakia hartu zen irudiak deposituan husteko eta digitalizatzeko.

Jasotako material grafikoaren kontserbazioaz jabetzeaz gain, honelako materialak etxean dituzten pertsonengan bertan jasotakoak berreskuratu ahal izateak beraiengan izan dezakeen inpaktu emozionalaren garrantziaz jabetuta “oraingoan Durangora gatoz gure lana aurkeztera eta deialdi bat egitera. Honelako Film Domestikoak izan ditzaken edonork jakin dezala, film horien kontserbazio eta digitalizazioaren inguruko informazioa jaso nahiko balu, gurekin jar daitekeela harremanetan inongo konpromiso barik” azaldu dute ekimenaren arduradunek.

Abenduaren 14an 17:00etatik 20:00etara eta abenduaren 15ean 11:00etatik 14:00etara, Landako elkartegian egongo dira, zalantzak argitu edo lanak batu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.