EH Bilduk bat egin du deialdiarekin eta durangar guztiak animatzen ditu bertaratzeko

DURANGO.- Palestinarekiko elkartasun mugimenduak Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan mobilizazioak deitu ditu asteburu honetarako, «Sarraskia gelditu, Palestina askatu» lelopean. Durangoren kasuan, larunbat honetan, maiatzak 22, 13:00etan Andra Marin egingo den kontzentrazioarekin bat egin du EH Bilduk eta durangar guztiak animatzen ditu bertaratzera eta Palestinaren aurkako bonbardaketei amaiera eskatzera.
Kontzentrazioa baino ordubete lehenago, 12:00etan Andra Mariko aterpean, EH Bilduk «Palestina, zer ari da gertatzen?» izenburuko hitzaldia antolatu du Anis Hawari errefuxiatu palestinarrarekin, gatazkaren egungo egoera eta jatorria lehen eskutik ezagutzeko. Hitzaldia gazteleraz izango da eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.