dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Txakoli Eguna ospatuko dute Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko tabernek

Eguerdiko 13.00etan hasiko da festa triki-poteoarekin
Kittu taldeak kontzertuak eskainiko du 19.00etatik aurrera

AMOREBIETA-ETXANO.- Bihar, maiatzak 12, Lutaber Elkarteak Txakoli Eguna antolatu du Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko Tomasa, Antxeta, Pozus, Urtza, Hitzak, Belatxikieta, Auzokoa, Leku Berri, Guria, Far-far, Vintage eta Harrison tabernekin batera

13.00etan hasita eta 15.00ak bitartean txistulariak ariko dira kaletik triki-poteoan soinutxikiren eskutik. Eta egun guztian zehar Gorka Izagirre txakoliña euro batera eskeiniko da.

Arratsaldean, 19:00tik aurrera, KITTU taldeak girotuko du kalea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.