[dotb.eus] Txirrista puzgarria, mokadua eta musika egongo da gaur Berrizen familia giroan gozatzeko

Berrizko Merkatari Elkarteak eta Berrizko Udalak antolaturiko ekimena da hau
Eskolako patio berrian jarriko da txirrista puzgarria

BERRIZ.- Gaur Berrizen ‘Arratsaldea familia giroan’ izeneko ekimena ospatuko da Berrizko Merkatari Elkartea eta Berrizko Udalaren eskutik.

Helburua familia giroan ondo pasatzea da eta horretarako egitarau erakargarri bat prestatu dute.

Ekimena eskolako patio berrian izango da eta bertan aisialdirako jarduerak, mokadua eta sariak ere egongo dira

 

EGITARAUA:

16:30etik 19:30ak arte – Txirrista eta puzgarriak denontzat, 19:30ean – Mokadua denontzat, 20:00etatik 22:00ak arte Familia karaokea eta irabazlearentzat saria eta umeentzat opariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.