Batutakoa JAED elkartearentzako izango da

DURANGO.– Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Durangoko Udal Euskaltegia berriro animatu da azoka solidarioa antolatzera erabiltzen ez duten hainbat gauza berrerabiltzeko eta gure inguruan premia handian dauden familiei laguntza emateko.
Ikasle eta langileek denetarik eraman dute: arropa, jostailuak, liburuak, apaingarriak… Abenduan euskaltegian saldu dira.
Lortutako diruarekin (261€) janaria erosi eta eraman egin da JAED-ek behar dutenen artean banatzeko: 96 kilo arroz, 80 kilo espageti, 60 kilo azukre eta 36 litro esne.
Soberan geratu diren gauzak: jostailu, liburuak, arropak… Caritasi eman dizkiote. Bestalde, urte osoan tapoiak eta egunkariak batzen dituzte ere ume-babeserako edo apadrinamendurako.