dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Umeen Euskal Jaiaren 51. edizioa ospatuko da domekan Durangon

450 ume eta gazte dantzan arituko dira Durangon
Durango dantzariz beteko da. Argazkiak: Txoritxu Alai eta Tronperri

DURANGO.- Ohi denez San Faustoko jaiak bukatu ondoren Umeen Euskal Jaia ospatzen da Durangon, beraz, datorren igandean urriaren 29an Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek 51. edizioa antolatu dute. Bertan 450 ume eta gazte batuko dira beste 60 arduradunekin batera.

Goizeko 11,30ean kalejira hasiko da eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan, euria bada Landakogunean izango da.

Parte hartuko duten taldeen artean Durangoko Tronperri, Txoritxu Alai, Matienako Iluntze, Abadiñoko Talde batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Elorrioko Besaide, Mañariko Andra Mari, Otxandioko Urduri, eta Zornotzako Udabarri beste batzuen artean

Dantzen artean Agintariena, Zortzikoa, ezpata txikia, banangoa eta txotxongiloa dantzatuko dute mutilek. Neskek, aldiz, arku dantza, zinta dantza, kontrapas eta sagar dantza. Ume txikiek ere dantzatuko dute esku dantza, San Petrike, Txulalai eta apatain dantza. Bukatzeko Fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute partaide guztiek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.