dotb.eus | XIV. Joseba Jaka Lasterketa Durangon

10:30ean Eskola Kirola mailako lasterketa hasiko da eta 11:45ean Lasterketa Nagusia, biak  Ezkurditik irtengo dira
Iaz 200 pertsonek hartu zuten parte
Iaz 200 pertsonek hartu zuten parte Joseba Jaka Lasterketan. (ARGAZKIA: dotb.eus)

DOTKIROLAK.- Joseba Jakaren omenezko Lasterketa datorren abenduaren 6an izango da, urtero legez, Durangoko Azokarekin batera. Joseba Jaka euskaltzale eta kirolzalea omentzen duen probaren hamalaugarren edizioa izango da hau.

Irteera eta Helmuga lekua Ezkurdi Plaza izango da 10,30ean Eskola Kirola mailakoak eta 11,45ean Lasterketa Nagusia hasiko da

Gazteen ibilbidea 10,30ean hasiko da eta 2007an jaiotakoek eta gazteagoek 500 mko buelta egin behar izango dute. 10,45ean 10:45ean 2005-2006 urteetan jaiotakoek ere 500m.ko ibilbidea dute. 11:00etan 2002-2003-2004 urteetan jaiotakoek 800m., buelta ertain bat egingo dute

Lasterketa Nagusiak 6 kilometroko ibilbidea du eta 11,45ean hasiko da. Antolatzaileek ibilbide lau bat diseinatu dute aurten ere. Maila ezberdinak egongo dira Lasterketa Nagusian: absolutoak, gizonezkoak eta emakumezkoak; juniorrak, 1998 eta 1999 urteetan jaiotakoak;  jubenilak 2000 eta 2001an jaiotakoak; eta beteranoak, bai gizonezkoak bai emakumezkoak, hiru taldeetan banatuta 40-49 urte bitartekoak, 50-59 urte bitartekoak eta 60 edo urte gehiagokoak. Beteranoen mailak lasterketaren egunean pertsona bakoitzak duen adinaren arabera finkatzen dira. Horregatik Jaiotze eguna derrigorrez jarri behar da Inskripzio orrian.

Izen-ematea

Eskola Kirolako mailakoentzat doakoa izango da eta egunean bertan egin daiteke 9,30etik aurrera froga hasi baino 30 minutu lehenagorarte. Eta Lasterketa nagusian parte hartzeko abenduaren 5a arte zabalik dago epea www.herrikrosa.eus webgunean

Garaikurrak
Lasterketa txikian Maila bakoitzeko lehenengo hiru neska eta mutilei domina emango zaie eta Lasterketa Nagusian:
• Absolutoak: lehenengo Neska eta Mutilentzat txapela, 2. eta 3. sailkatuentzat trofeoa.
• Juniorrak: lehenengo emakume eta gizonezkoentzat trofeoa.
• Jubenilak: lehenengo emakume eta gizonezkoentzat trofeoa.
• Beteranoak: lehenengo emakume eta gizonezkoentzat, kategoria bakoitzean, trofeoa.

joseba-jaka-kartela

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.