dotb Durangaldeko Telebista

dotb.eus | XXXV Dantzen Jaialdia ospatuko da Durangon asteburuan

Ekainaren 3an eta 4an ospatuko da Euskal jaien ekintza zaharrena
Andra Mariko elizpean izango da ekitaldia

DURANGO.- Asteburu honetan eta Tronperri dantza taldearean eskutik helduko da euskal dantzen jaialdia. Aurtengoa 35. edizioa izango da eta Euskal Jaiaren ekintza zaharrena da.
Aukera ezin hobea da Euskal Herriko dantzak ikusi ahal izateko eta herrialde bakoitzeko dantzariek emango digute horretarako aukera. Hauxe da talde parte-hartzaileen zerrenda:
Larunbatean, ekainaren 3an eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da ekitaldia eta bertan Durangoko Tronperri dantza taldea eta Zuberoko Muskidi dantza taldea arituko dira dantzan

Igandean, ekainaren 4an aldiz, eguerdiko 12:30ean Donostiko Goizaldi dantza taldea, Nafarroako Agoitz dantza taldea, Gasteizeko Jare dantza taldea eta Lapurdiko Akelarre dantza taldea izango dira parte-hartzaileak

Ekitaldi biak Durangoko Andra Mariko elizpean ospatuko dira eta sarrera dohainik izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.