[dotb.eus] XXXVI. Euskal Herriko dantzen ekitaldia asteburuan Durangon

  • 14
    Shares
Bi egunetan zehar dantza talde ezberdinen ikuskizunak ikusteko aukera izango da
Dantzen ekitaldia Andra Mariko elizpean izango da

DURANGO.- Asteburu honetan eta Euskal Jaien egitarauaren barnean XXXVI. Euskal Herriko dantzen ekitaldia ospatuko da Tronperri dantza taldearen eskutik. Bertan, lurralde ezberdinetako taldeak igoko dira eszenatokira beraien dantzen errepetorioa eskeintzeko guztioi.

Ekitaldia bi egunetan ospatuko da. Lehenengoa larunbat honetan, ekainak 1ean, arratsaldeko 19:30ean. Talde hauek izango dira:
– Bizkaia: Tronperri dantza taldea, Durangokoa
– Zuberoa: Muskildi dantza taldea, Muskildi
– Nafarroa: Tafallako dantza taldea, Tafalla.

Eta hurrengo egunean, ekainak 2an eguerdiko 12:30ean talde hauek arituko dira:

– Gipuzkoa: Goizaldi dantza taldea, Donostia..
– Araba: Adurtza dantza taldea,Gasteiz.

Dantzen ekitaldia Andra Mariko elizpean plazaratuko da eta eta dohainik izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.