[dotb.eus] Zaharalduntze feminista tailerren sarea proiektua martxan Durangaldean

Bizitzen Fundazioak Durangaldeko hainbat herritan jarriko du martxan
Tailerrak Iurretan, Abadiñon, Ermua eta Elorrion izango dira.

DURANGALDEA.- Urrian hasi eta abendura arte Abadiñon, Elorrion, Ermuan eta Iurretan gauzatuko du Bizitzen Fundazioak tailer formatua duen proiektu hau. Emakundek diruz lagundutako ekimena Basaurin eta Leioan ere martxan jarri dute eta orain Durangaldera hedatuko da.

Proieltuaren helburu nagusietako bat herri hauetako emakumeek adinkeriaren inguruan saretzea sustatzea da, bazterketa modu hori ezagutzera emateko eta egunerokotasunean ematen diren jarrera edadistak salatzeko eta ekiditzeko.

Arduradunek azaltzen dutenez “goizez zein arratsaldez egingo diren sei saio parte-hartzailetan emakumeen hausnarketak eta planteatuko dituzten ekimen eta proposamenak jaso eta bultzatuko ditugu. Adinkeria gure gizartean ematen diren hiru diskriminazio handienetako bat da arrazismoaren eta sexismoaren atzetik. Emakume nagusiek edo zaharrek (balioan jarri nahi dugu ere zahar hitza) pairatzen dute batez ere eta gizartean oso modu naturalizatuan dago ezarrita. Emakumeek bereziki, matxismoa dela eta, jasaten duten diskriminazioa da, eta bere efektuak areagotzen dira bizi-itxaropen handiagoa dutenak bai dira”.

Belaunaldien arteko esperientziak partekatzeko eta eztabaidatzeko, erreferrenteak edota ereduak falta direla uste dute. “Emakumeak zahartzarora heltzen dira aurkituko duten ikusezintasunari eta bazterkeriari buruz gutxi jakinda. Gainera, sarritan adinkeriaren estereotipo sozial asko barneratuta izaten ditugu. Emakume zaharrei buruzko estereotipo sozialak onartzen ditugunean, gure aurkako tranpa bat sortzen ari garela pentsatzen dugu” adierazi dute.

Durangaldeko lehenengo herrian Iurreta izango da, bertan tailerra urriaren 17tik azaroaren 22ra izango da astearteak 10.00etatik 12.00era edo asteazkenak 17.00tik 19.00etara, ateratzen den taldearen arabera, izen ematea zabalik dago jada. Abadiñon urriaren 17,00etatik azaroaren 30era izango da ostegunetan, 17.00tik 19.00etara; Ermuan urriaren 23tik azaroaren 20ra astelehenetan, 17.00etatik 19.00etara; eta Elorrion azaroaren 8tik abenduaren 13ra asteazkenetan, 10.00etatik 12.00etara

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *