Gaur, arratsaldeko 18:30ean izango da

ZALDIBAR.- Duela bi urtez, Euskal Herriko hizkuntza ohiturak eraldatzeko sortu zen Euskaraldia ekimena. 2018. urtearen amaieran, milaka euskaltzaleek haien hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin, euskararen hautua egin zuten.
Aurten ere, ekimena errepikatzeko helburuarekin, Zaldibarko Euskaraldiaren antolakuntza batzordeak, herriko ekimenaren aurkezpena egingo du gaur, urriak 2, arratsaldeko 18:30ean. Beraz, zaldibartar guztiak gonbidatzen dituzte bariku arratsaldean udaletxeko plazara hurbiltzera (euria egitekotan, eskolako frontoian).
Bertan, aurtengo partaideen eta herrian sortutako ariguneen aurkezpenaz gain, musika ekitaldi bat eta izena emateko aukera izango da.