Gaur Mexikar gaua ospatuko dute ‘Puro Relajo’ taldearekin

AMOREBIETA-ETXANO.- Atzoko kanpai-hots eta txapliguekin hasi ziren Zornotzako Dudea auzoko jaiak. Gaurtik aurrera ekitaldiz beteriko jaietaz gozatzeko aukera egongo da.
Gaur tortilla eta Mus txapelketak ospatuko dira eta gauean «Puro Relajo» Nafarroako musika taldearen emanaldia egongo da.
Bihar, irailak 28, Mozorro eguna izango da eta beste gauza batzuren artean Makailau Txapelketa ere ospatuko da.
Azkenengo eguna meza nagusiarekin hasiko da eta ondoren animalien erakustaldia, bingo, parrilladie eta 20,30ean jaien amaiera helduko da.
EGITARAUA