[dotb.eus] Zornotzako Izar enpresak berdintasunaren ‘Zirgari 2019’ saria jaso du

Ekitaldian Mari Feli Arrizabalaga izan zen bozeramaile bezala
Mari Felik jaso zuen saria

AMOREBIETA.- Atzo Bilbon ospatutako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak Izar Cutting Tools Sal saritu zuen, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko Zirgari 2019 sariarekin hain zuzen. Berau “Erantzukidetza eta Bateratzea” mailan izan zen, oraindik gutxiengoa den industriaren arloan emakumearen alde egin duen lanagatik.

Sari banaketa ekitaldian, Mari Feli Arrizabalaga, hamarkada luzean hainbat ardura-postu izan dituen Administrazio Kontseiluaren ordezkaria, enpresaren bozeramaile izan da, eta bertan bazterketaren aurkako enpresaren konpromisoa nabarmendu zuen, erantzukizun-postuetan emakumearen presentzia zehaztuz, hala nola, Ekoizpenean, Zuzendaritzan Merkataritza sailean, Giza Baliabideetan edota Logistikan.

IZAR ekimenaren protagonistak pertsonak dira. Horrenbestez, gizarte erantzukizun politikak bereziki zaintzen dira, barnekoak zein kanpora begirakoak, genero-berdintasunean fokua jarriz: ez dago soldata-bazterketarik, eta ekintza positiboa existitzen da, bai kontratatzerako orduan zein gizarte erantzukizun politikan, azken hau emakume sustatzearen alde zuzendutakoa, horretan lan egiten duten giza-taldeei lagunduz.

Horrek guztiak zera egin du posible, Zornotzako ebaketa-erremintaren ekoizlearen azken zortzi urteotan emakumearen presentzia %67 haztea, gaur egun langilegoaren ia herena eta akziodunen %25 suposatzen dutela.

Sari-banaketa ekitaldian IZAR-eko pertsonen ordezkaritza zabala izan zen, aretoa txiki utzi arte. Bere lidergoan, Mari Feli Arrizabalagarekin batera, Elena Serrano, Finantza-Zuzendaria, eta Eva Mª Vivo, Giza Baliabideen Arduraduna, ere izan ziren, bere pertsonen eta, batez ere, bere emakumeen aldeko IZAR-en apustua nabarmenduz.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.