dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] [zuredot] «Eskola Publikoan umeak garraio gabe utzi dituzte»

Ikasle baten amak bidalitako gutuna
«zuredot» atalera bidalitako gutuna

ZUREDOT.- Eskerrik asko Hezkuntza Sailari, Eusko Jaurlaritzari, Cristina Uriarte Andereari.

Eskerrik asko gauzak argi azaltzeagatik eta gauzak errazteagatik, familia eta lana uztartzen laguntzeagatik.

2018/2019 ikasturterako Eskola Publikoagatik apustua egin genuen, berriz ere, gure umeak eskolaratzeko. Matrikula garaian erreferentziazko eskola publikora jo genuen (Iurreta) eta bertara joateko garraioa bermatu ziguten.
2018/2019 ikasturte hasi berri honetan jakin izan dugu, gure 2 urteko umeak ez daukala eskubiderik eskolara joateko bere adineko beste ume batzuk bezala. (Eskola pribatuetan ez daukate arazorik)
Ez dauka eskubiderik bere arrebarekin autobusean joateko 12 kilometrotara dagoen eskolara batera, gure herrian ez dagoen eskolara hain zuzen.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleentzako eskola-garraioak debekua jarri diolako.

Eskola publikoagatik apustu egin ondoren, Hezkuntza Sailetik, berandu eta inongo azalpenik gabe, umea garraio gabe geratzen dela abisatu digute, irailak 6an hain juxtu, eskolara hasi behar duen unean. Matrikula egiterako garaian ez zegoen honen berririk antza!
2015etik sinatuta dagoen dekretu batek horrela dioelako, eta bitartean 2015/2018 inongo arazorik gabe, haur hezkuntzako lehen zikloko umeak (2 urteko gelara doazen umeak) garraiatuak izan dira autobusean.

Norbaiten erabakiz, gaur arte.

Inungo irtebide gabe, haur hezkuntzako lehen zikloa, Eskola Publikoan, kanpo geratu da. Oraindela 25 urte sortutako eredua kanpo gelditu da.
Debeku honekin aukeretan berdintasunaren eskubidea zapuztu egiten da.
Eskerrik asko beti ere Hezkuntza Sailari, Eusko Jaurlaritzari eta Cristina Uriarte andereari azalpenak ematearren, konponbidea bilatzeko ahaleginak egitearren.
Erantzun edo konponbide baten zai geratzen gara hainbat eta hainbat familia, zoritxarrez eskola publikoa gure etxetik hainbat kilometrotara kokatu zaigulako eta bertara gerturatzeko laguntza behar dugulako. Eskola garraio eskubidea mantentzea eskatzen dugu.
Gora gure Eskola Publikoa bultzatzearren!

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime