dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko EH Bilduk larunbatean Bilboko manifestaziora joateko deia egin du

Bizi den egoeraren aurrean soluzioak egon badaudela aldarrikatu nahi du koalizioak

Manifestazioa datorren larunbatean izango da

DURANGALDEA | Bizi den egoeraren aurrean soluzioak egon badaudela aldarrikatu nahi du EH Bilduk, eta «bizi dugun erronkari tamainan erantzuteko deia luzatu». Manifestaziorako giroa berotzeko Durangaldeko herrietan batzarrak egin ditu EH Bilduk, eta baita bertara gonbidatzeko argazkiak ere. 

«Sistema kapitalista basati batek ekarri gaitu egoera honetara, eta planetak jada, ezin dio erritmo honi eutsi. Elite ekonomiko batzuen mesedetan hartutako erabakiek eraman gaituzte egoera honetara: bankuak, elektrikak, multinazionalak… eta haiek inoizko irabazi handienak pilatzen dituzten bitartean, negurako prestatu gaitezela esaten digute, jakitun milaka familiek ezingo diotela etengabe eta era basatian gora doazen prezioen erritmoari eutsi», azaldu dute EH Bildutik.

EH Bilduk ez du hori onartuko eta horregatik esperantza aktiborako dei bat luzatuko du Bilbon egingo duen manifestazioan: «Abante! Ezker independentismoak badu txalupa sendoa eta iparrorratz argia ere. Ekaitzari aurre egingo bazaio, ezkerretik eta burujabetzatik izango delako». 

«Erresignazioaren kontra, gauzak aldatzearen alde eta gure herriaren erabaki eskubidearen alde Bilboko kaleak betetzeko deia luzatu du EH Bilduk eta Durangaldeko pertsonak Bilbora joatera gonbidatzen ditu, Euskal Olatua martxan dela erakusteko», gaineratu dute. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.